Loreen Sentsualitatea/Itziar Nazabal // Sala Torrene Aretoa Getxo // Martxoak 2-31

ITZIAR NAZABAL diziplina anitzeko artistaren obra eta sorkuntza-prozesua Getxoko Torrene Aretoan aurkeztuko dira laster. Sorkuntza-prozesua diogu; izan ere, ikerketa suhar baten esperientziak aurkeztuko dira, oso modu pertsonalean eboluzionatu diren teknika eta estilo propioak dituena. Prozesuak artistaren sentimenduak maisutasun handiz sortu eta adierazten ditu. Abiapuntu gisa, bere figurazioa lore-koadro bizietan agertu du, gorputza, baliabide eta tresna propioekin margotutakoak. Prozesuaren lehenengo fasean, musika-giro batean murgilduta, pinturaz blaitutako bere gorputzarekin sortutako ehundurekin, barru-barruko sentsazioak helarazten ditu, oihalean dantza moduko bat eginez. Figurazioaren hurrengo fasean, aurrez pentsatutako azken leherketa batekin obra amaitzeko, sorkuntza garaikide, abstraktu eta/ edo espresionistetara desbideratzen du; horietan, bere obra guztiaren ardatz den ametsak bere kabuz egiten du lan. Gauzak horrela, zuzeneko obren sorkuntzan beste artista batzuen parte hartzea ahalbidetzen du, gorputzaren zein musikaren adierazpen artistikoak aniztasun eta zorroztasun handiko ikuskizunekin batuz. Erakusketaren inaugurazio-ekitaldira etortzeko aukera dago, Torrene Aretoan. ITZIAR NAZABAL, artista interesgarri eta desberdina. Ez ezazue gal.
DIODORO GUTIÉRREZ Arten kritikoa

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *